miércoles, 21 de marzo de 2012

LOS RETOS EDUCATIVOS QUE SUPONE LA WEB 2.0

WEB 2.0 DAKARTZAN HEZKUNTZA ERRONKAK
Gaur egun, informazio aroan gaude, informazioz inguratuta gaude eta gainera informazio hori uneoro eskuragarri daukagu Internet dela eta. Argi dago honek abantaila pilo ekar ditzakeela, erabilera egokia ematen jakinez gero. Erabiltzen jakin ezean, informazio zurrunbilo batean sar gaitezke zeinetan ez dakigun egia gezurretik ezta baliogarria baliogabetik ezberdindu. Hau dela eta, hezkuntzak zeregin handia dauka ikasleek Teknologia Berrien erabilera kritikoa gara dezaten.
Hezkuntza sistema osoak Teknologia Berrien eragina jasan du azken urteotan. Gure gizartean, Teknologiak gero eta eremu gehiagotan daude, biztanleak informazio iturri anitzez betez. Gure ikasleak ere, teknologia hauekin bizi dira. Gure ikasleak gainera, teknologia mundu honetan jaio dira, ez zaizkie arrotzak egiten. Hau honela dela, Teknologiak izugarrizko errekurtso didaktikoa izan daitezke, baina hauek zelan erabili jakitekotan.
Hasieran aipatutako moduan, informazio ugariz inguratuta gaude. Informazio hau abiadura handiz hasten eta aldatzen doa. Honek esan nahi du, gaur ikasitakoa, beharbada urte batzuen buruan zaharkituta geratu dela. Honek azalerazten du “Long Life Learning” kontzeptua, hau da, gizakiak bizitza osoan zehar ikasten aritzeko daukan beharra. Hau kontutan hartuta, jadanik ez lirateke baliozkoak izango informazioa buruz ikastera bideratzen gaituzten orain arteko hezkuntza formalaren helburuak. Gaitasunen lorpenera bideratzen gaituzten helburuak dira hezkuntzan garrantzia hartu behar dutenak.
Goiko guztia kontutan hartuta, hauek izango lirateke gaur egungo hezkuntzaren erronkak Web 2.0-ri begira:
-     Irakasleak formazioa jasotzea irakasteko modu berriei egokitzeko. Klaseetan teknologia berriak sartzea eta Web 2.0-rekin lan egiteak, irakasleen aldetik metodologia aldaketa izugarria suposatzen du. Jadanik, irakaslea ez da izango klaseko informazio iturri bakarra. Izan ere, irakaslea berarentzat ere ezezaguna den informazioaz inguratuta egongo da. Irakasleak prest egon beharko dira informazio horrekin lan egiteko, ikasleak informazioa modu kritiko batean bilatzen, aukeratzen, antolatzen eta sortzen irakasteko. Irakaslearen rola ezin izango da izan informazioa transmititzen duen pertsonarena, baizik eta Web 2.0-k eskura jartzen dituen errekurtsoak hezkuntzarako egokitu eta ikasleei errekurtso horiekin era kritikoan lan egiten laguntzen dienarena.

-      Ikasleak gizartean bizitzeko heztea. Horretarako, ezinbestekoa izango da etengabe ikasten jarraitu ahal izateko gaitasunak lortzea, teknologia berrien erabilpen autonomo, arduratsu eta kritikoa egiten ikasiz. Inguratzen dituen informazioa aukeratzen eta interpretatzen jakin behar dute. Informazioa iturri anitzetatik etor daitekeela jakin, eta iturrien arabera asko alda daitekeela.

-        Errekurtsoak berritzea, bai eskoletako ekipamenduari dagokionez, bai Web-ean aurkitu dezakegun errekurtsoei dagokionez. Lehenengorako, eskolek aztertu egin beharko dute zeintzuk ekipamendu diren egokienak, zeintzuk ematen dituzten erabilpen gehien, zaintza gutxien, zeintzuk diren merkeenak …

-          Edukiak gaitasun batzuk lortzeko bide bezala ulertzea eta ez helburu moduan.